Bizkaiko kirol lokalen eta zelaietako langileek mobilizazioei ekin diete gaur

2020/01/21
Sektoreko patronalarekin hainbat bilera egin ondoren urtarrilaren 9an patronalak beste eskaintza berri bat aurkeztu zien sindikatuetako ordezkarie. Mahaian zeuden sindikatuetatik interpretazio ezberdinak egin zituzten eskaintzaren inguruan. ELAk uste du enpresek emandako plataformak ez dituela jasotzen sektorearentzat funtsezkoak diren hainbat aldarrikapen. Horregatik, kontra-proposamen berri bat egitea erabaki zuen sindikatuak, eta atzoko egunez langile-batzarrak bultzatu zituen sektoreko langileen iritzia jakiteko. Langileak greba mantentzearen alde azaldu ziren batzarretan.

Gehiengoz erabaki zen enpresa-proposamena ez onartzea, oraindik negoziazioaren hainbat puntutan hobetzeko tartea badagoela ulertzen baitute langileek. Gainera, patronalaren eskaintzan funtsezko puntu batzuk falta dira. Beraz, aste honetarako eta otsailaren 4, 5 eta 6rako deitutako grebak mantenduko dira.

Langileok elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean.