AUTOPISTAK
Bizkaiko langileek mobilizazioak hasi dituzte baldintzak kaskartu dizkietelako

Irterbiaken (Bizkaiko Foru Aldundia) esleipendun diren enpresak murrizketak egiten ari dira zerbitzuetan, langileen lan baldintzak okertuz eta plantilla murriztuz bidesarien prezioak handitu besterik egiten ez duten bitartean.
Gesbisa eta Transbisaren interes bakarra postuak automatizatzea da, peajistak kentzea, mantentze-lanetan murrizketak egitea eta, oro har, kolektibo guztietan murrizketak aurrera eramatea. Enpresa horiek hitzarmenen negoziazioak blokeatzen saiatzen dira, 2026ra arte zerbitzuen ustiapena irabazteko baldintza-agirietan duten marjina eskasa argudiatuz.
Sindikatuetako ordezkariek Interbiaki eta Aldundiari berari eskatu diete gatazka horiek konpontzen inplikatzeko. Lanpostuak benetan bermatzen ez badira, eta KPIaren araberako lan-baldintzak hobetzen ez badira, mobilizazio egutegi bat eta greba egun batzuk iragarriko dira, autobide horietan lan egiten duten 200 pertsona baino gehiagok pairatzen duten egoera salatzeko.