Bizkaiko Merkataritzako langileek mobilizatzen jarraitzen dute

2022/01/14
Ehungintza, orokorra eta larru eta oinetakoen merkataritzako langileek kalejira egin dute Bilbon beren eskubideak aldarrikatzeko. Langile horiek urteak daramatzate soldata eguneratu gabe eta lan-baldintzak hobetu gabe. Horregatik kalean aldarrikatu nahi izan dute beren baldintzak ez daudela merkealdian.

 

CECOBI patronalak argudiatzen du Covid-aren ondorioz dendetako salmentak murriztu egin direla, eta, beraz, ezin dutela soldata-igoerarik onartu. Baina hau aitzakia hutsa da. Online salmentaren fakturazioa izugarri igo da eta irabaziak milioidunak dira. Irabazi horiek enpresaburuek baino ez dituzte jasotzen.

ELAk salatzen du, gainera, patronalak elementu atzerakorrak planteatzen dituela lan-baldintzetan. Zehazki:

  • Udako larunbat arratsaldeetan lan egitea.
  • Antzinatasuna desagertzea.
  • Saltokiak igande eta jaiegunetan irekitzea.

Langileak haserre daude, eta nabarmendu dute ez daudela prest urteetako borrokan lortutako eskubideak galtzeko. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dute beren eskubideen alde borrokatutako kalean ikustea. Negoziazio-mahaietan mugimendurik ez badago, mobilizazioek gora egingo dute.