Bizkaiko Merkataritzako langileek salatu dute beren baldintzak ez daudela merkealdian

2022/01/05
Ehungintza, orokorra eta larru eta oinetakoen merkataritzako langileak kalera atera dira berriro, beren eskubideak aldarrikatzeko. Langile horiek urteak daramatzate soldata eguneratu gabe eta lan-baldintzak hobetu gabe. CECOBI patronalak argudiatzen du Covid-aren ondorioz dendetako salmentak murriztu egin direla, eta, beraz, ezin dutela soldata-igoerarik onartu. Baina hau aitzakia hutsa da. Online salmentaren fakturazioa izugarri igo da eta irabaziak milioidunak dira. Irabazi horiek enpresaburuek baino ez dituzte jasotzen.

ELAk salatzen du, gainera, patronalak elementu atzerakorrak planteatzen dituela lan-baldintzetan. Zehazki:

  • Udako larunbat arratsaldeetan lan egitea.
  • Antzinatasuna desagertzea.
  • Saltokiak igande eta jaiegunetan irekitzea.

Langileak haserre daude, eta nabarmendu dute ez daudela prest urteetako borrokan lortutako eskubideak galtzeko. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dute beren eskubideen alde borrokatutako kalean ikustea. Urtarrilaren 5eko mobilizazio eguna hasiera izan da. Negoziazio-mahaietan mugimendurik ez badago, mobilizazioek gora egingo dute.