AVANZA MOVILIDAD GIPUZKOA

Bost greba egun gehiago deitu ditu Batzordeak abenduan

2024/12/04
Deialdia abenduaren 5, 9, 20, 21 eta 22rako egin dute, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eskatzeko.

Avanzako (lehen PESA) Enpresa Batzordeak (6 ELA, 6 UGT, 1 LAB, 1 Aurrera) bost eguneko greba deitu du abenduan; 5, 9, 20, 21 eta 22an hain zuzen ere. Ia bi urte dira negoziazioak hasi zirenetik, eta ordutik ez da aurrerapausorik eman hitzarmen berria lortzeko.

Aldarrikapennen artean daude 35 orduko lanaldia ezartzea da (Bizkaibuseko zerbitzuetan bezala), bermedun KPIaren araberako soldata igoerak izatea, errelebo kontratuak ezartzea, behin-behineko langileentzako lan poltsa bat arautzea eta hartzeko eta uzteko denbora kontuan izatea. Bestalde, flotaren egoera txarra salatzen du batzoredak, arriskuan jartzen dituena bai langileak, bai zerbitzua erabiltzen duten herritarrak ere.

Bihar manifestazioa egingo dute Eibarren; irteera Unzangatik 12:00etan.