Otsailaren 1ean Bizkaiko bulegoetako langileek greba egingo dute

2018/01/30
LAB, ELA, ESK, CGT eta CNT sindikatuek egun osoko grebara deitu dute ostegunerako, otsailak 1, Bizkaiko bulego eta langileen hitzarmenak eragiten dien sektoreetan. Sindikatuek salatu dutenez, Cebek, Bizkaiako enpresarien elkarteak, prekarietatea iraunarazi nahi du. Hizarmenak 23.000 langileen baldintzak arautzen ditu.

LAB, ELA, ESK, CGT eta CNT sindikatuen oharra:

Hilabete luzez akordioren bat lotu nahian negoziatu ostean, aukera hori oso nekez lor daitekeela uste dugu, GFI, NORTE, IDE, Accenture, Entelgy Ibai, IBM... bezalako enpresek langileak are pobreagoak izatea beste helbururik ez baitute. Ez dute arazorik antzinatasuna ezabatzeko, gutxiengo bermea moduko eskubideak baliogabetzeko; soldata muga barik izoztu dadin hura xurgatzen eta ordaintzen saiatzen dira, eta horrela, euren enpresetako lan prekarietatea betikotzen dute, betiere, CEBEKen siglen atzean ezkutatuz.

Antzinatasuna eta gutxieneko bermea mugiezinak iruditzen zaizkigu, non eta bi kontzeptu horiek barik, lan baldintzak penagarriak liratekeen sektore batean.

Patronala erakusten ari den immobilismoaz eta langileontzat kaltegarria den bulego eta langeletako hitzarmen kolektiboa egiteko gogoz, berriro estutzen ari da egoera.