EAEko garbitzaileek salatu dute Eusko Jaurlaritzak ez duela ezer egiten soldata-arrakala ezabatzeko

Garbitzaileek gogorarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek egunero dute soldata-arrakalaren aurkako borrokan benetako konpromisoa dutela erakusteko aukera: Guggenheim Museoan -ekainaren 11tik greban-, garbitzaileak miseriara kondenatzen dituen Patronatuko kide baitira; komisaria eta epaitegien garbiketan, non Gipuzkoako langileak 9 hilabeteko grebara kondenatu zituzten arrakalaren aurkako borrokan; edo Osakidetzaren garbiketan. Era berean, garbitzaile talde batek greba iragartzen duen bakoitzean, Eusko Jaurlaritzak grebarako eskubidea mugatzen duten gutxieneko zerbitzuak inposatzea erabakitzen duela gogorarazi dute.
“Gaurko jardunaldietan diskriminazioa salatzen ari dira, baina diskriminazio hura bultzatzen dutenen alde egiten dute egunero”, laburbildu dute.