DONOSTIAKO OSPITALA (OSAKIDETZA)
EAEko Justizia Nagusiak berretsi du greba eskubidea urratu zela garbitzaileen greban
Optimako langileak dira garbitzaile horiek, eta oporraldia ekainerako eta uztailerako zuten aurretiaz finkatuta. Hala ere, uztailean ELAren greba deialdiak indarrean ziraunean, langileek enpresari adierazi zioten greba eskubidea egikaritzen jarraitu nahi zutela, eta opor horiek greba amaitzean zehaztu beharko zirela. Enpresak, ordea, aldebakarrez oporrak ezarri zizkien egun horietan, eta beraz, euren greba eskubidea urratuz eta greba bera baldintzatuz.
Justizia Auzitegi Nagusiak dio, enpresak oporren datak iristean enpresak kotizazioak eta greba egiten ari zirenen soldata ordaindu zituenez, eskubide hori egikaritzetik kanpoko ekintza bat sortu zela, eta, beraz, enplegatzailearen aldebakarreko erabakiz, greban egoteari utzi eta oporretan egotera igaro zirela. Gaineratzen du, horrek oztopatu zuela greba egin ahal izatea eta hura bukatzerakoan oporraldia izatea eragotzi ziela langileei.
Era berean, Justizia Auzitegi Nagusiak 10.000€ko kalteordaina ezarri du sindikatuarentzat, horren greba eskubidea ere urratu izan baitzen.
ELAk oso positiboki baloratzen du ebazpena, greba eskubidea kasu guztietan defendatu behar den eskubidea baita. Orain arte egin bezala, ELAk greba klase borrokaren tresna gisa erabiltzen jarraituko du, horri esker lortu baitira langile klasearen garaipen garrantzitsu asko.