EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileen kolektiboak bost asteko greba hasiko dute martxoaren 2an

2020/02/27
ELA, LAB, ESK ta CCOO sidnikatuek deituriko bost asteko greba deialdiaren bezpean, Gipuzkoako Hezkuntza zein EHUren menpeko eraikinetako garbitzaileak Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan elkartuko dira egoera salatzeko eta Hezkuntza sailari dagokion ardura eskatzeko. Greba martxoaren 2an hasiko dute.
"Lan berdina, soldata berdina" lelopean, soldatak Eusko Jaurlaritzako garbitzaileekin parekatzea eskatzen dute. Soldaten arteko aldea, gaur egun,% 13tik gorakoa da.

Diskriminazioa ez da hor amaitzen, ez. Sektorearen %40k lanaldi partzialak ditu eta, beraz, baita soldata partzialak ere. Enpresek uko egiten diote lanaldiak handitzeko neurriak hartzeari, bakanteak betetzeko sistema berri bat ezarriz. Horrek, emakume hauek prekarietate mugagabe batera kondenatzea suposatzen du.