Osakidetzako anbulantzietako langile azpikontratatuei txertoa jartzea exijitu diote Eusko Jaurlaritzari

2021/02/23
Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren aurrean egindako mobilizazio batean, azpikontratatutako langileak izateagatik jasotzen duten "tratu diskriminatzailea eta iraingarria" salatu dute ELA, LAB, CCOO, ESK, UGT, USO eta CNTk. Gogorarazi dutenez, Osakidetzako langileei, anbulantziei barne, txertoa jarri zaie dagoeneko (% 1). Hala ere, azpikontratatutako enpresa pribatuen esku dauden langileen % 99k zain eta berririk gabe jarraitzen dute.

ELA, LAB, CCOO, ESK, UGT, USO eta CNTk Osakidetzak azpikontratatutako garraio sektoreko osasun teknikariei txertoa jartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Gasteizko egoitzaren aurrean egindako mobilizazio batean, sindikatuek gogorarazi dute bizi-euskarri aurreratuko, oinarrizko bizi-euskarriko eta garraio programatuko anbulantziek egunero lekualdaketa ugari egiten dituztela COVID-19 kasuak direla eta, askotan baldintza kaskarretan eta kutsatzeko arrisku handiarekin.

Azpikontratatutako langileak izateagatik jasotzen duten "tratu diskriminatzailea eta iraingarria" azpimarratu dute. Izan ere, Osakidetzako langileek, anbulantzietakoak barne, txertoa jaso dute dagoeneko. Hala ere, azpikontratatutako langileen % 99k zain eta berririk gabe jarraitzen dute.

Kolektiboa babesik gabe sentitzen da, eta anbulantzia-zerbitzua azpikontratatzeko politikaren ondorioez gogaituta. Osakidetzarentzat 1.500 profesional sanitario horiek bigarren edo hirugarren mailako langileak direla adierazi dute, eta konpromiso sozial handia erakutsi duten arren, tratu onartezina jasotzen ari direla.

Hala, Eusko Jaurlaritzak txertaketaren arloan anbulantzietako azpikontratatutako langileei emandako tratu "iraingarri eta umiliagarria" dela salatu dute, eta Osasun Sailari errespetu eta berdintasunezko tratua eskatu diote, borrokan lehen lerroan egon dauden langileak direla gogoraraziz.