GARBIKUNTZA BIZKAIKO POLIZIA NAZIONALA

ELAk 10 greba egun deitu ditu hitzarmen propioa lortzeko

2025/09/18
Greba irailaren 24an hasiko da, CLECE enpresa kontratatzaileak hitzarmen propioa negoziatzeari uko egin ostean. Gaur egun, Bizkaiko Garbiketako Hitzarmen Kolektiboa aplikatzen zaie, soldata prekarioekin.

ELAk 10 eguneko greba deitu du irailaren 24tik aurrera Bizkaiko Polizia Nazionalaren egoitzetan, hainbat hilabetez CLECE garbiketaz arduratzen den enpresarekin hitzarmen propioa negoziatzen saiatu ostean. Basauriko zentroan 15 langile inguru daude, eta Bilbon 6, eta sindikatuak langileen gehiengoaren babesa du. Garbitzaileei Bizkaiko Garbiketaren Hitzarmen Kolektiboa aplikatzen zaie, "soldata aldetik oso prekarioa" den hitzarmena. Horren aurrean, langileek bat egitea erabaki zuten, eta ikastetxeko hitzarmen propio bat negoziatzen saiatu ziren, baldintzak hobetzeko.

Hala ere, uztailean, CLECEk posta elektronikoz erantzun zuen ez zegoela negoziatzeko prest. Ondorioz, langileek greba deitzea erabaki dute.

Hauek dira aldarrikapen nagusiak:

1. Soldata:

19.600 €2025ean
2026: KPI + 2
2027 KPI + 2

2. Eskuratutako eskubideak idatziz bermatzea.
3. Hitzarmena aplikatzeko bermeak (lan-erreformaren aurkako klausulak). ELAk dei egiten die CLECEri eta Espainiako Gobernuari, ahalik eta azkarren eser daitezen eta garbitzaileen baldintzak duintzeko proposamenak egin ditzaten.