ELAk akordioa lortu du % 40ko soldata igoerarekin
 
                
              ELAk akordioa lortu du Barakaldon, Galdakaon eta Laudion hondakinen bilketa pneumatikoa kudeatzen duen Envac Iberia SA enpresarekin. Zortzi hilabeteko greba mugagabearen ondoren, 16 langileei soldata % 40 igotzea sinatu da, beste eduki batzuen artean. Orain arte, enpresak Ingeniaritzako Estatuko Hitzarmena aplikatzen zuen.
Zehazki, akordioak hobekuntza hauek jasotzen ditu:
• 4 urteko indarraldian (2024-2026), % 40rainoko igoera eskala txikienetarako (gehienak): 4 urtean 530 €-ko plus finko eta xurgaezina kobratzera iritsiko da plantilla osoarentzat. (150 €2025ean: 260 €2026an; 395 €2027an; 530 €2028an).
• Urteko lanaldia 200 ordu murriztea 4 urtean. 1789 orduko jardunaldia izatetik 1591 ordu izatera.
• Txanda-kontraturako eskubidea bermatzen da.
• Lan-erreformaren aurkako klausulak onartu dira.
• 100 €/ egun hoditerian sartzeagatik.
• Jaiegunetan eta igandeetan lan egindako orduaren prezioa bikoiztu egiten da.
• Ordainpeko 8 ordu urtean batzarretarako.
• Norberaren gauzetarako egun 1, ordaindua.
• Lanpostu hutsen akordio bat, lanpostu hutsen bat dagoenean enpresak plantillari lanaldi partzialean daudenei eta aldi baterako kontratuak dituztenei eskaintzeko betebeharra izan dezan.
ELAk aldarrikatu du akordioa posible izan dela antolaketa eta borroka sindikalari esker, zortzi hilabeteko greba mugagabearen bidez, non sindikatuaren erresistentzia kutxa funtsezkoa izan den hilabete guzti horietan grebari eutsi ahal izateko.
