VITALDENT (GASTEIZ)
ELAk akordioa lortu du Errioxa kaleko Vitaldent klinikan

Hiru eguneko grebaren eta hilabeteetako negoziazioen ostean, ELAk akordioa sinatu du Gasteizko Errioxa kalean dagoen Vitaldent hortz klinikan.
ELAk lortu du erosahalmena bermatuko duen akordioa Errioxa kaleko Vitaldenten. Hori horrela, aurten 4.000 euroko igoera izango dute eta datozen bi urteetan KPIari lotutako igoerak. Gainera, urteko lanaldia 50 ordu baino gehiago murriztuko zaie, lan egutegia izango dute aurrerantzean, hitzarmena aplikatzeko bermearekin.
Klinikako langileek (13 langile) urteak zeramatzaten prekaritate handia jasaten. Besteak beste, ez zuten lan egutegirik eta soldatak ez ziren KPIren igoerekin parekatu 2019an Donte Gropu enpresa taldeak subrogatu zituenetik.