ELAk akordioa lortu du hilabeteko grebaren ondoren
Gaursa Mobilityko langileek, auto alokairu zerbitzua eskaintzen dutenak, amaitutzat eman dute hilabetez luzatu den greba, enpresaren proposamena onartu ondoren.
Akordioak amaiera eman dio lan eta bizitza pertsonala uztartzeko zituzten zailtasunek eragindako gatazkari. Langileek salatu zuten ez zegoela lan egutegirik eta kontziliaziorako neurriak eskasak zirela. Hasierako eskaerez gain, negoziazio prozesuan soldatei lotutako hobekuntzak ere gehitu zituzten aldarrikapenen artean.
Asteetako mobilizazioen ostean, enpresak aurkeztutako proposamena modu positiboan baloratu du plantillak. ELAk nabarmendu du enpresaren tamaina edozein dela ere antolakuntza, borroka kolektiboa eta negoziazio sindikala tresna eraginkorrak direla lan baldintzak hobetzeko.