LOOKIERO STYLE
Akordioa % 21-33 arteko soldata igoerekin eta KPIari lotuta

Santurtzin kokatutako Lookiero Style online enpresako langileek lan baldintzak hobetu dituzte greba amaitzeko akordio bati esker.
Arropa saltzeko enpresako langile gehienak emakumeak dira, eta hiru greba egun eta sei hilabete baino gehiagoko negoziazioen ondoren, lortu dute online modaren enpresa erraldoiak langileen soldata igoeren proposamenak onartzea: soldata % 21,5 eta % 33 artean handituko diezkieta 2023an bertan. Horrela, orain arte zuten lanbide arteko sodata minimo prekarioa jasotzeari utziko diete enpresako 100 langile baino gehiagok.
Gainera, Bizkaiko Ehungintzaren Merkataritzako Hitzarmeneko kategoriarik baxuena aplikatzen zieten kategorien aitorpena lortu dute, eta, horrela, haien lanak aitortza jaso du. Lortutako beste hobekuntza bat da garraio plusa. Orain arte ez zuten jasotzen, eta enpresak hainbat demanda ditu horri lotuta argitzeke ELA sindikatuarekin.
Batzordearen konpromisoari eta ELAren gehiengoari esker, greba amaiera akordioa itxi ahal izan da, eragindako langile guztientzako baldintza duinekin.