Bizkaiko elikagaien etxez etxeko banaketa
ELAk astebeteko greba deitu du, azaroaren 11tik 16ra
Bizkaiko elikagaien sektoreko etxez etxeko banaketako 140 langilek 2023ko abenduaren 31tik daramatzate hitzarmenik gabe. Lan baldintzak eguneratzeko negoziazioak 2024ean hasi ziren arren, patronalak ez du eduki nahikorik proposatu eta ELAk salatu du ez dagoela aurrerapausorik, negoziazioak blokeatuta daudelako.
Azken hamarkadan, langileek erosteko ahalmena galdu dute; lehenik, soldata murrizketarekin, eta, ondoren, soldatak izoztuta izan dituztelako inflazioa igo den bitartean. Gaur egun, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) baino 70€ gehiago jasotzen dute, eta astelehenetik larunbatera egiten dute lan.
ELAk eskatu du hitzarmen berriak erosteko ahalmena bermatu dezala KPIari lotutako soldata igoerekin; soldata jasotzeko egun bat finkatzea; antzinatasun plusa ezartzea; 36 orduko lanaldi murrizketa izatea; hilean larunbat bat libratzea, eta larunbatetan arratsaldeetan lanik ez egitea; eta bajan daudenean %100eko soldata osagarria jasotzea, beste hobekuntza batzuen artean.
Gauzak horrela, ELAk astebeteko greba deitu du, eta elkarretaratzeak ere egingo ditu grebak iraun bitartean:
Azaroaren 11tik 15era:
11:00-13: 00 eta 17:00-19:00
Bilbondoko, Arteako eta Ballontiko Merkatal Guneetan.