GIPUZKOAKO OSTALARITZA
ELAk aurreakordioa lortu du eta KPIaren araberako soldata igoerak bermatuko ditu

ELAk aurreakordioa lortu du Gipuzkoako ostalaritzako patronalarekin, sektoreko hitzarmen kolektiboa sinatzeko. Hitzarmena apirilaren 21ean sinatuko da, 17.000 langileri eragingo die eta 2026ra arte egongo da indarrean. Sindikatuak %55eko ordezkaritza du sektorean. Hitzarmenak hainbat hobekuntza jasoko ditu: KPIren araberako soldata igoerak eta lanorduen kontrola. Akordioari esker, bost langile edo gehiago dituzten enpresek fitxatzeko sistema bat izan beharko dute. Historikoa da hori ELArentzat, lehen aldiz mugak jarriko baitizkie lanaldien luzapenari dagokionez gertatu diren gehiegikeriei. Soldata igoera garrantzitsuez gain, kolektibitareak sektorean 80 orduko lanaldi murrizketa adostu da. Sektore horretan emakumeak dira nagusi, eta gehienek lanaldi partzialak dituzte.
Hauek dira akordioaren eduki nagusiak:
- 2026ra arte egongo da indarrean, eta 2023ko martxoaren 1etik aurrera izango du eragina.
-
Soldata igoerak:
-
2023ko martxoaren 1etik 2010eko taulen gaineko %12ko igoera.
-
2024: 2023ko KPI + %3ko igoera ( %6ko muga).
-
2025: 2024ko KPI + %3ko igoera ( %6ko muga).
-
2026: 2025eko KPI + %3ko igoera ( %6ko muga).
-
Urtero %6ko muga gainditzen bada, gainditzen duen zenbatekoa 2027an eguneratuko da.
-
- Antzinatasuna: hirurtekoak, gehienez, 10
- Lanaldiaren erregistroa: 5 pertsona edo gehiagoko enpresek nahitaez ezarri beharko dute lanaldiaren erregistro telematikoa.
- Berdintasun planak negoziatzeko betebeharra Gipuzkoako zentroetan.
- Laneko jazarpenaren aurkako protokoloak eta genero eta sexu arrazoiengatik jazarpenaren aurkako protokoloak, bai eta LGTBIQ+ pertsonentzat eskubideak ezartzea ere.
- 20 euroko prestakuntza plusa hilean, prestakuntza planik egiten ez duten enpresentzat.
- Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, 80 orduko lanaldi murrizketa kolektibitateetako enpresetan lan egiten duten pertsonentzat, gehienak emakumeak.
- Enpresaburu aldaketen kasuetarako, subrogazio bermea.
- Hitzarmenaren aurreraeragin mugagabea.
- Blindaje klausula, hitzarmenean jasotako baldintzak ez aplikatzearen aurrean.