ELAk Bizkaiko ostalaritzako greba atzeratzea erabaki du

Egindako lanaren esker, komunikazio bide bat zabaldu da ostalaritzako patronalarekin, eta negoziazio bide posibleak aztertzen ari da orain ELA.
ELAk negoziazioaren eta ostalaritzako hitzarmen probintzialaren defentsaren alde egin du, baina mahai gainean jartzen den proposamenek gutxienez langileen erosahalmenabermatu behar du. Kontuan izan behar da sektore horretako langileek oso modu larrian pairatu zituztela pandemiaren ondorioak. Establezimenduen aldi baterako itxieraren ondorioz, langileen soldataren zati handi bat galdu zen.
Horregatik, gaur inoiz baino garrantzitsuagoa iruditzen zaio sindikatuari soldatak defendatzea. Beraz, aztertzen ari diren negoziaizo bide berri honek ez baditu eskatutako bermeak jasotzen, sektoreko langileen interesak defendatzeko beharrezkoak diren mobilizazioak eta grebak hauspotuko ditu ELAk.