BIZKAIKO ETXEZ ETXEKO BANAKETA
ELAk deitutako sei greba egunek %70eko jarraipena izan dute
Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboa berritzeko negoziazioa blokeatuta dago orain dela 11 hilabete. Orain arteko grebak izandako arrakasta ikusita, ELAk greba gehiago eta luzeagoak iragarri ditu patronalek negoziatzen ez badute.
ELAk positibotzat jo ditu azaroaren 12tik 16ra Bizkaiko zentroetan egindako greba eta mobilizazioak. Sindikatuak gogorarazi du patronalaren azken eskaintza %5eko igoerara mugatzen zela hiru urtean. ELAren ustez, ordea, beharrezkoa da urtean 1400 eurora iristea eta aldi baterako ezintasunak osatzea.
Gauzak horrela, CEBEKi eta Eroskiri eskatu die hitz egitera eser daitezela, eta garrantzitsuena, alde batera utz ditzatela orain arte eskaini dituzten soldata igoera txikiak.
Hala ez bada, ELAk iragarri du greba gehiago eta luzeagoak deituko dituela.