BIZKAIKO OSTALARITZA
ELAk elkarretaratzea egin du negoziazioen blokeoa salatzeko

Urrian hainbat bilera egin ziren ostalaritza-mahaiko kideen eta sailburuordearen artean, arrakastarik gabe, hitzarmenari irtenbide bat ematen saiatzeko. LABek adierazi zuen ez zuela gauzatuko maiatzean sinatu zuen aurreakordioa, ez baziren esparru funtzionalean sartzen sukaldaritza modernoko langileak.
Ohartarazi zitzaien horrek estatuko patronalaren inpugnazioak ekar zitzakeela, hitzarmena indarrik gabe utziz, beren jarrerarako beste aukera batzuk eskainiz, eta, hala ere, berriro berretsi zen beren jarrera.
ELAk, hitzarmena desblokeatzeko asmoz, beste proposamen bat egin zuen lanaldi osoko aldizkako finkoei buruz, lanaldi osoa egitea ezinezkoa duten kolektibitate eta establezimenduetarako, aurreakordioa sinatu zenetik izandako atzerapenak eskatzeaz gain. Ostalaritzako patronalak atzera bota zuen atzerapenak ordaintzeari buruz ELAk egindako proposamena, eta lanaldi partzialeko aldizkako finkoei buruz adostutako testua berretsi zuen CCOO, UGT eta LABekin sinatutako aurreakordioan.
Urriaren 31n, patronalak mezu bat bidali zien ostalaritza-mahaiko kideei, LABen eskaerari erantzunez eta egungo negoziazio-mahaia desegiteak eta Jatetxe-markak estatuko patronalaren presentziarekin berria eratzeak dakarren prozesu korapilatsuari aurre egiteko borondatea agertuz, eremu funtzional hori zabaltzeari ekin ahal izateko.
ELAren ustez, gai hori judizializatuta dago Auzitegi Gorenean (LABek ez du horren aurkako errekurtsorik aurkeztu), eta epaiaren zain dago. Beraz, aukera horren alde egitea arriskutsuegia iruditzen zaigu, eta Bizkaiko Ostalaritzaren hitzarmena hiltzea ekar dezake.