Distribuidora Farmacéutica de Gipuzkoa
ELAk erosahalmena bermatu eta lanaldia murrizten duen akordioa lortu du
ELAk akordioa lortu du Donostiako Distribuidora Farmaceutica de Gipuzkoa enpresan. 140 langilek jarduten dute bertan, eta Gipuzkoako hainbat farmazietako banatzaile lanak egiten dituzte.
Enpresa hitzarmen berria 2023tik 2025era bitarteko indarraldia izango du. Lortutakoen artean dira KPIa bermatzen duten soldata igoerak eta 12 orduko lanaldi murrizketa. Baita, azpikontratazioa mugatzeko klausulak ezartzea eta lizentzietan hobekuntzak egotea lortu da. Gauzak horrela, langileen erosahalmena bermatu eta lan baldintzak hobetuko ditu ELAk lortutako akordioak.