Elikadura Merkataritza

Estatuko hitzarmenak Hego Euskal Herriko negoziazio esparrua urratzen du

2026/07/16
Estatuko hitzarmenak Hego Euskal Herriko negoziazio esparrua urratzen du
ELAk baztertu egin du CCOO, UGT, FETICO eta ASEDAS patronalak sinatutako akordioa, eta salatu du lan harremanen zentralizazioa sustatzen duela eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hitzarmen propioak arriskuan jartzen dituela.

ELAk gaitzetsi du Madrilen CCOO, UGT, FETICO eta ASEDAS patronalak sinatutako Estatu mailako Elikadura Merkataritzako Akordioa, eta uste du Hego Euskal Herriko negoziazio kolektiboaren aurkako eraso berri bat dela. Izan ere, akordioak enpresa handien interesak lehenesten ditu. Funtsezko gai askoren arauketa estatu mailara eramaten du akordioak, eta, ondorioz, edukiz hustu daitezke lurraldeko hitzarmenak, orain arte lan baldintza hobeak lortzeko tresna eraginkorrak izan direnak.

ELAk gogorarazi du negoziazio prozesu osoan eskatu izan duela EAE eta Nafarroa akordioaren aplikazio eremutik kanpo uztea, baina eskaera hori ez dela onartu.
Esparru Akordioaren sinadurarekin batera, ELAk eta LABek greba egin zuten atzo elikadura sektoreko kate handietan. Grebak jarraipen zabala izan du, eta ELAk berretsi du mobilizazioekin jarraituko duela, bai eta bide sindikal eta juridiko guztiak baliatuko dituela ere, Hego Euskal Herriko hitzarmenen lehentasuna defendatzeko eta akordio honek langileen eskubideetan atzerapausorik eragin ez dezan.