DIA SUPERMERKATUAK GREBAN (BIZKAIA)

ELAk exijitu du epaitegiek aitortutako lan eta soldata baldintzak aplikatzea

ELAk exijitu du epaitegiek aitortutako lan eta soldata baldintzak aplikatzea
Bizkaiko Dia supermerkatuetako langileek ekainaren 19an hirugarren greba eguna egin dute enpresari epaia bete dezan eskatzeko. Epai horrek Bizkaiko Elikaduraren Hitzarmen Kolektiboa aplikatzera eta 2022tik aurrerako zor diren kopuruak ordaintzera behartzen du enpresa.

ELAk irabazitako epaia irmoa da dagoeneko, Auzitegi Gorenak enpresaren helegitea ez onartu ostean. Ebazpenak ondorioztatzen du Diak langileen eskubideak urratu dituela soldatei eta lanaldiari dagokienez baldintza okerragoak aplikatuta.

ELAk grebaren arrakasta nabarmendu du eta gogorarazi du enpresak hitzarmen probintzialeko baldintza onuragarriagoak ezarri behar dituela. Hiru greba egun eta gero, langileek ohartarazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela enpresak epaia betetzen ez badu.