OSAKIDETZAKO GARBIKUNTZA
ELAk ez du sinatu enpresek eta LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek adostutako aurreakordioa murrizketak dituelako

ELAk ez du murrizketarik onartuko, eta inkoherentea iruditzen zaio gatazka osoan homologazioa defendatu duten sindikatuek hiru urteko murrizketa onartzea; horrela Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileentzako baldintza okerragoak betikotzen dira.
ELAk gatazka hasi zuenetik, hots, otsailaren 27tik, Eusko Jaurlaritzari grebaren aurrean erantzukizunez joka dezan eskatu dio. Hala ere, akordio horrekin eta sindikatu sinatzaileei esker, Eusko Jaurlaritzak bere murrizketa politika sendotu du, baita azpikontratatutako garbiketan ere, berriz ere garbiketako azpikontratatutako langileak bigarren mailako langile gisa tratatuz, eta karrera profesionaleko urte guztiak kobratzeko eskubidea murriztuz.
ELAk argi du akordio hori, nahikoa ez bada ere, Osakidetzako garbitzaileek otsailaren 27an ELA sindikatuaren grebarekin hasitako borrokaren bultzadari esker lortu dela. Horrela, sektorearen duintasuna eta konpromisoa erakutsi da grebaren 136 egunetan, orain bertan behera geratuko dena, eta borroka eredu izan dira ia bost hilabete horietan.