MANGO

ELAk gehiengo osoa lortu du Bizkaian egindako lehenengo hauteskunde sindikaletan

2023/12/29
ELAk 37 boto lortu ditu Bizkaiko Mangon egin diren lehen hauteskunde sindikaletan jokoan zeuden 55 botoetatik. Gauzak horrela, batzordea osatzen duten bost ordezkarietatik 3 lortu ditu. Hauteskunde sindikalak abenduaren 28an egin ziren. Lehen aldia zen, ehungintzako enpresak oztopatu egin baitzituen hauteskunde sindikalak egiteko aldez aurreko ahalegin guztiak. Langileen gehiengoak babestu du ELAren hautagaitza. Sindikatuak baieztatu du datozen lau urteetan lan egingo duela enpresaren jarrera aldatzeko eta lan baldintzak hobetzeko.