EHUNGINTZA ETA OINETAKOEN MERKATARITZA

ELAk greba deitu du Bizkaiko eta Arabako ehungintzako kate handietan Black Friday egunean

ELAk greba deitu du Bizkaiko eta Arabako ehungintzako kate handietan Black Friday egunean
Ehungintza merkataritzako kate handietako langileek estatalizazioaren eta euren lan eskubideak ez okertzeko egingo dute mobilizazioa azaroaren 18an, Black Friday egunarekin bat eginez.

2023an, ehungintzako kate handien estatuko hitzarmena negoziatzen hasi zen, estatuko lan baldintzak homogeneizatzeko estatuko hitzarmen batekin. ELAk negoziazioaren hasieratik salatu zuen horrek zuzenean EAEko eta Nafarroako negoziazio kolektiborako eskubidea urratzen zuela eta langileen lan baldintzak prekarizatu. 

Gipuzkoan, adibidez, saltzaileen urteko soldata 25.000€ ingurukoa da; estatuko hitzarmenean, berriz, urtean 18.000 eurokoa. Gainera, EAEn, ehungintzaren probintzia mailako hitzarmenek igande eta jaiegunetako itxiera arautzen dute, eta estatuko hitzarmenak irekiera horri bide eman nahi dio. 

Gauzak horrela, ELAk behin baino gehiagotan eskatu du negoziazio mahaian Estatuko hitzarmena ez dadila aplikatu Hego Euskal Herrian, hemengo negoziazio kolektiboaren esparrua eta borroka sindikalaren bidez lortutako eskubideak errespetatzeko. Horregatik, azaroaren 28an grebara deitu du.