bilboko kiroldegiak
ELAk greba mantenduko du, gutxienez, uztailean zehar
Emtesport enpresarako (monitoreak, sorosleak) eta Ute Giroa Ansareo enpresarako (mantentze-lanetako langileak) azpikontratatutako Bilboko kiroldegietako langileek 17 hilabete baino gehiago daramatzate lan-baldintza duinak lortzeko mobilizazioekin. Gaur kalera atera dute igerilekua, Bilboko Kale Nagusira, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, protesta gisa. Negoziazioetan aurrerapenik ez badago, uztailean ere grebari eutsiko diote.
Sektoreko hitzarmen berriak ez du bermatzen erosteko ahalmenari eustea, eta ez du hobekuntzarik aurreikusten beste gai batzuetan. Hauexek dira langieen aldarrikapenak:
- KPItik gorako soldata-igoerak, gehienek lanaldi partzialak dituztelako, hilean 1.000 eurora iritsi gabe.
Urtean 1592 orduko lanaldia bi urtetan
Eskolak prestatzeagatik plusa eta jaiegunetako plusa
Medikuarengana joateko orduak
Orain arte, ez enpresa ezta Udala ere ez dira negoziatzearen alde agertu, eta, beraz, langileek borrokan jarraituko dute zerbitzuaren kalitatea hobetuko duten baldintza duinak lortzeko.