Ugaoko lorezaintzan eta kale garbikuntza
ELAk greba mugagabea deitu du lan baldintzak duintzeko

ELAk greba mugagabea hasiko du Garbialdi azpikontratatutako enpresak kudeatzen duen Ugaoko lorezaintza eta kale garbikuntzako zerbitzuan. Plantilla osatzen duten bederatzi langileei Bizkaiko garbiketa eta lokalen hitzarmena aplikatzen zaie, hitzarmen prekarioa, ELAk salatu duenez. Lan baldintzak nabarmen hobetuko dituen enpresa hitzarmen bat aldarrikatzen dute.
Plantilla baldintzak hobetzeko antolatu zen, zentroko hitzarmen baten bidez, enpresak 4 urterako KPIaren araberako igoerak baino ez baitzituen eskaintzen. Hala ere, plantillak erosteko ahalmena berreskuratzeaz gain, handitzea ere aldarrikatzen du. Maiatzaren 26an ELAk hilabeteko grebara deitu zuen, baina negoziazioetan aurrerapausorik ez dagoela ikusita, ELAk greba mugarik gabe luzatzea erabaki du.
Hauek dira eskakizun nagusiak:
-Soldata igoerak:
- 2025: IPC
- 2026: %5
- 2027: %7.2
- 2028: %5
- Orobat, KPIaren bermea ere eskatzen da.
-Errelebu kontratua bermatzea
-Lanpostuak osatzeko akordioa.
-Urtean ordaindutako egun libre 1 hartzeko eskubidea.
-Asanbladak lanorduetan egiteko eskubidea.