DIA SUPERMERKATUAK (BIZKAIA)

ELAk hiru greba egun deitu ditu bihartik aurrera

ELAk hiru greba egun deitu ditu bihartik aurrera
Bizkaiko Dia supermerkatuetako langileek greba egingo dute ekainaren 17an, 18an eta 19an, enpresak oraindik ez duelako bete Auzitegi Gorenaren epai irmoa. Epai horrek aitortzen du Bizkaiko lantokietan Bizkaiko Elikagaien Merkataritzako Hitzarmen Kolektiboa dela lehentasunez aplikatu beharrekoa, eta ez enpresaren hitzarmena.

Ebazpen judizialak dio enpresak ezin dituela okertu langileen lan baldintzak, bereziki soldatari, lanaldiari eta atsedenaldiei dagokienez, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hitzarmen probintziala aplikatu behar duela. Hala ere, 2025eko urrian epaia irmo bihurtu zenetik, Diak ez du beharrezko aldaketarik egin.

Horren aurrean, ELAk lehen hiru greba egunak deitzea erabaki du eta ohartarazi du mobilizazioek jarraituko dutela enpresak epaia bete eta Bizkaiko hitzarmena aplikatzen ez duen bitartean.