LEMOAKO ERAIKIN ETA LOKALEN GARBIKETA
ELAk hitzarmen berria lortu du, %18ko soldata igoerekin

Gainera, akordioak beste hobekuntza batzuk jasotzen ditu, hala nola norbere arazoetarako ordaindutako bi eguneko lizentzia edo 14 orduko lizentzia ordaindua, aukeran. Enpresak lan poltsa bat sortuko du antzinatasunaren araberako lehentasun ordenarekin, eta, horren ondorioz, enpresak lanpostu berriak eskaini beharko dizkie lanaldi partziala duten eta aldi baterako kontratuak dituzten pertsonei. Hitzarmen berri horrek klausula bat du neurri guztiak ezartzen direla bermatzeko, eta, gainera, mugagabea izango da. Hau da, lan baldintzak indarrean egongo dira hitzarmen berri bat sinatu arte.
ELAk aldarrikatu du akordioa langileen antolaketari eta borroka sindikalari esker lortu dela, eta horri esker Bizkaiko Probintzia Hitzarmenaren baldintza eskasak hobetzea lortu dela.