MERKAL CALZADOS GIPUZKOA
ELAk akordioa lortu du zazpi hilabete baino gehiagoko grebaren ondoren

Merkal Calzados enpresako Gipuzkoako langileentzat akordioa lortu du ELAk, plantillaren eskaera nagusiak jasotzen dituena: lan egutegia eta oporrak hobetzea. ELAk grebalarien iraunkortasuna azpimarratu du; izan ere, zortzi dendetatik lau itxita mantendu dituzte grebak iraun bitartean, eta beste bi denda irekita egon dira soilik lanaldi erdian. Egoera hori funtsezkoa izan da Zuzendaritzak langileen aldarrikapenak negoziatzeko, ELAk azaldu duenez.
ELAk positibotzat jo du akordioa, eta honako hobekuntza hauek azpimarratu ditu: Urteko 16 orduko lanaldi murrizketa; bi astetik behin larunbat arratsaldeetan lanik ez egitea; norberaren aukerako egun bat izatea; Aste Santuko larunbatean lan egitea aukerakoa izatea eta, lan egiten duenarentzat, ordu bakoitzeko plus bat jasotzea; ordaindutako lizentziak eguneratzea, eta beste plus batzuen ordainketa, besteak beste.