AKORDIOA BIZKAIKO EHUNGINTZAN

ELAk KPIa bermatzea eta langileentzako online plusa lortu ditu

2023/06/21
Zortzi urtez hitzarmen kolektiborik gabe egon ondoren, ELAk, LAB, CCOO eta UGTren babesarekin, hitzarmen kolektibo bat sinatu du patronalarekin. Hitzarmen horrek KPIa bermatuko du eta, lehen aldiz, 1.100 eurorainoko online plusa jasoko du. Hitzarmena izoztuta zegoen 2015etik. Borroka luzea izan da eta bederatzi greba egun ere egin dituzte. ELAk uste greba egun horiek erabakigarriak izan direla negoziazioa suspertzeko eta patronalari presioa egiteko sektoreko langileen lan baldintzak hobetu ditzan. Era berean, lortu du patronalak mantentzea udako larunbat arratsaldeetako librantza, antzinatasuna eta bajen osagarria. ELAk uste du Bizkaiko hitzarmen kolektiboa une erabakigarrian sinatu dela, berriki ezagutu baita ARTE patronalak ehungintzaren estatuko hitzarmen bat negoziatuko duela CCOO eta UGT sindikatuekin.

Hitzarmenaren edukien artean honako hauek daude: soldata %12 eguneratzea 2023an; KPI 2024/2026 bermatzea eta atzerapenak ordaintzea; lanaldia zortzi orduz murriztea; estatuko berdintasun planei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea; eta, lehen aldiz, onlineko plus bat sartzea, 1.100 eurora artekoa urte bakoitzerako.