ELAk, LABek eta ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko emakumeek pairatzen duten soldata arrakala salatu dute, Bilbon

2022/03/15
Martxoaren 8a astebete bete denean -erakundeek berdintasun-politiken aldeko zabaltzen egiten dituzten eguna-, ELAk, LABek eta ESK-k elkarretaratzea egin dute ASELBI patronalak Bilbon dituen bulegoen aurrean, Bizkaiko garbikuntza sektoreko emakume langileek %33ko soldata arrakala dutela salatzeko. Hori ikusarazteko, kale garbikuntzako langileen arropa jantzita kontzentratu dira -sektore maskulinizatua eta soldata hobeak dituena- eta mobilizatzen jarraituko duela ziurtatu dute. Martxoaren 31n greba dago deituta sektorean.

ELAk, LABek eta ESK-k gogorarazi dutenez, kale garbikuntzaren sektorean (soldata handiagoak dituzte), langile gehienak gizonezkoak dira; barrualdeko garbiketan, berriz, gehienak emakumeak dira, eta hitzarmenak 16.000 eurora ere iristen ez diren soldatak jasotze ditu, lanaldi osoan. Patronalak, ordea, ez du onartzen soldata arrakala dagoenik.