BARAKALDOKO KIROLDEGIA (EMTESPORT)

ELAk lan baldintzak nabarmen hobetzen dituen greba amaierako akordioa lortu du

2025/05/30
Urtebeteko grebaren ondoren, Barakaldoko plantillak soldata-hobekuntzak eta 1.592 ordu izango ditu 2026ko urtarrilaren 1erako.

ELAk eta EMTESPORT enpresak Barakaldoko kiroldegian lortutako akordioaren arabera, oinarrizko soldata 1.000 euro igoko da 2025ean, eta % 2,5 gehiago 2027an, 1592 orduko lanaldia 2026an, eta lanpostu bakanten akordioa sektoreak pairatzen duen prekarietatea ekiditzeko.

Urtebete baino gehiago iraun duen grebaren ondoren sinatutako akordioa da. ELAk gogorarazi du azken urtean gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan direla, hamar aldiz baino gehiagotan errekurritu dituenak. Gainera, EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio.

ELAren aburuz, Udalak arduragabekeriaz jokatu du urte honetan, eta ez du bere gain hartu enpresa nagusi gisa duen erantzukizuna, EMTESPORT enpresari grebaren aurkako mota guztietako ekintzak egiteko aukera emanez.