ELAk lau greba egun deitu ditu Bizkaiko Domino´s pizza-n

ELAk Domino´s pizza-ko langileek pairatzen duten prekaritatea salatu eta lanuzteak deitu ditu ekainaren 1, 2, 8 eta 9an Bizkaiko lan zentroetan.
Domino's Pizza-ko langileek, lantokian pairatzen duten prekaritateaz nazkatuta, mugitzea erabaki dute.
ELAren helburua kolektibo honen lan-baldintzak hobetzea da. Izan ere, egoera latza bizi dute: abusuzko soldata akordioen aplikazioa, lan egutegirik ez izatea (horrek aisialdia antolatzea eragozten die), lanaldi partzialeko gehiegizko kontratazioa eta ordu osagarriak, lan segurtasun eskasa...
Horregatik, langileek baldintzak hobetzeko borrokatzea eta lau egunetan greba deitzea erabaki dute.
Lanuzteak ekainaren 1, 2, 8 eta 9an izano dira Bizkaiko Domino´s pizza-n.