ARABAKO HEZKUNTZA AISIALDIA ETA ANIMAZIO SOZIOKULTURALA

ELAk lortu du erosahalmena bermatuko duen eta lanaldia murriztuko duen akordioa

2024/06/21
KPIa bermatzen duen soldata igoeraz gain, hainbat hobekuntza sozial eta ekonomiko jasotzen ditu. Gauzak horrela, datorren asterako aurreikusitako greba zikloa bertan behera gelditu da.

ELAk (% 52,94eko ordezkaritzarekin) eta 13 negoziazio bilera egin ondoren, patronalarekin akordio batera iristea lortu du Arabako Hezkuntza Aisialdiaren eta Animazio soziokulturalaren hitzarmenerako. Langileek asanblean onetsi dute hiru urteko indarraldia (2023-2026) izango duen hitzarmena. Azpikontratatutako udal-zerbitzuak sartzen dira sektore honetan, guztira 500 langile baino gehiagori eragingo dio hitzarmenak. Hurrengo urteetarako hobekuntzak bermatuko dituen hitzarmen duina izango dute. 

Akordioak honako puntu hauek jasotzen ditu, besteak beste:

  • % 9,1eko soldata-igoera, 2025. eta 2026. urteetarako KPItik gaineko igoerak bermatuz.

  • Hurrengo 3 urteetan 30 orduko lanaldi murrizketa eta lanaldi irregularrean %2ko murriztea.

  • Oporraldi luzeagoa, antzinatasun plusetan hobekuntzak eta jaiegunetako plusaren hobekuntzak.

  • Lan osasunaren arloko hobekuntzen artean, soldata osagarriak handituko dira aldi baterako ezintasunen kasuan.