ELAk lortu du Espainiko estatuko hitzarmena EAEn ez aplikatzea
CCOOk eta Feticok akordioa sinatu dute ARTE patronalarekin, alegia, Inditex, Primark, Mango, edo H&M bezalako marka handiek osatutako patronalarekin. Hala ere, Estatuko akordioa ez da EAEn aplikatuko, ELAri esker, negoziazio mahaian egindako lehen bileratik hala eskatu baitu. Estatuko hitzarmen hau aplikatuko balitz eta lanbaldintzak homogeneizatuko balira, EAEko langileek eskubide asko galduko lituzkete, hala nola, soldatak izoztuko lirateke, igande eta jaiegunetan lan egin beharko lukete, lanaldi irregularra aplikatuko litzaieke, lanaldi partzialeko aldizkako langile finkoak kontratatuko lirateke eta lortutako hainbat eskubide galduko lituzkete.
2023ko uztailean, ARTE patronalak bultzatutako Ehunen eta Oinetakoen Merkataritzako Estatuko I. Hitzarmenerako negoziazio batzordea eratu zen. 23 negoziazio bilera egin zirenean eta negoziazio-batzordea eratu zenetik ia 3 urte igaro zirenean, CCOOk eta Feticok akordioa sinatu dute, maiatzaren 27an.