EHUNGINTZA ETA OINETAKOEN MERKATARITZA
ELAk manifestazioa egin du lan baldintzak Madrildik ezar ez daitezen eskatzeko

Ehungintzako eta oinetakoen sektoreko langileek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Madrilen Estatuko hitzarmen berri bat negoziatzeko bilerarekin bat eginez. Marka handiek osatutako ARTE patronal berriak (Inditex, H & M, Mango, Tendam Retail, Kiabi eta Primark, besteak beste), estatuko lehen hitzarmenaren negoziazioa sustatu zuen 2023ko uztailean. Ordutik, ELAk exijitu du Hego Euskal Herria hitzarmen horretatik kanpo geratzea, greba eta mobilizazioen bidez.
Gaur, greban dauden Gasteizko eta Bizkaiko plantillak kalera atera dira Hego Euskal Herrian hitzarmen probintzialak aplikatzen jarraitzea aldarrikatzeko. ELA harremanetan egon da ARTE patronalarekin, eta haren eskaerak onartuko zituztela zirudien arren, azken unean enpresek uko egin zioten aldarrikapenari.
Hego Euskal Herrian ARTE patronalaren hitzarmen estatalaren aplikatuko balitz, borroka eta antolaketa sindikalaren bitartez lortutako lan baldintzak ez ezik, hitzarmen probintzialen negoziazioa ere jokoan egongo lirateke. Beraz, ELAk grebak eta mobilizazioak deitzen jarraituko du.