EAEko anbulantziak

ELAk positibotzat jo ditu hiru greba egunak

2023/10/11
EAEko anbulantzia zerbitzuko hirugarren greba egunean, langileek mobilizatzeko gaitasuna erakutsi dute berriro. Hala, ELAk balorazio positiboa egin du orain arte egindako hiru greba egunena, beti ere, nabarmendu du, “Eusko Jaurlaritzak gutxieneko gehiegizko zerbitzuak" ezarri dituen arren eta enpresak gutxieneko konpromisoak bete ez baditu ere”.

"Beste behin ere, argi geratu da Eusko Jaurlaritzak ez duela gatazka konpondu nahi eta patronalarekin bat egin duela greba oztopatzeko: gutxieneko gehiegizko zerbitzuak ezarrita, enpres batzordeari enpresatan sartzea galarazita...", deitoratu du sindikatuak.

ELAk adierazi du gatazka konpontzeko ezinbestekoa dela negoziatzea eta langileen aldarrikapenak entzutea.