ELAk probintziako hitzarmena berritzea lortu du
ELAk aurreakordioa lortu du Gipuzkoako garraio enpresen hitzarmena berritzeko. Irun inguruan kokatutako 46 enpresa dira, salgaien garraioa kudeatzen eta koordinatzen dutenak (DSV, Rhenus, Transnatur Norte, HTG...). Hitzarmenak 828 pertsonari eragiten die -% 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak-, eta lau urtez egongo da indarrean (2026-2029). Horren arabera, urteko soldata igoera KPI+%0,20 izango da, eta lanaldi osoa 16 ordu murriztuko da. Horrela, indarraldia amaitzean, urteko lanaldia 1.670 ordukoa izango da.
ELA, sektorean gehiengoa duen sindikatua, % 76,93ko ordezkaritzarekin, akordiora iritsi da CCOO eta ATEIA patronalarekin batera.
Sindikatuak positibotzat jo du lortutako akordioa; izan ere, Gipuzkoako garraioaren alorreko sektore garrantzitsu baten lan baldintzak hobetzen laguntzen du.