SALGAIEN GARRAIOA (ARABA)

ELAk hitzarmenaren aurka egingo du, diskriminatzailea baita

2025/05/15
ELAk, sektore honetan ordezkaritzaren gehiengoa duen sindikatuak, 2017-2019 hitzarmen kolektiboa eta 2020-2026 akordio extraestatutarioan antzinatasuna arautzen duten artikuluak inpugnatuko ditu, diskriminatzaileak direlako, ez baitago irizpide ezberdinen arabera ordaintzeko arrazoi justifikaturik.

2024Ko otsailean argitaratu zen Arabako errepide bidezko merkantzien garraiorako eta garraio agentzietarako eraginkortasun mugatuko ituna, UGT sindikatuak gutxiengoan sinatua.

Akordio extraestatutario honek, ultraktibitatean dagoen hitzarmenak bezala, antzinatasun kopuru desberdinak ezartzen ditu 1994ko urtarrilaren 1a baino lehen edo ondoren sektorean zerbitzuak ematen hasi ziren pertsonentzat.

ELAren iritziz, interpretazio hori eta salgaien garraioaren sektorean sartze-dataren araberako ordainsari-sistema desberdinak ezartzea diskriminatzaileak dira.

ELAk salatu zuen sindikatu batzuek gutxiengoan sinatzen dituztela akordioak, eta bere garaian ere, esan zen ez zela geldituko sektorearen baldintzak hobetu arte, negoziazio kolektiboaren bidez, edo zerbitzu juridikoen bitartez.