ELAk hitzarmen propioak nahi ditu segurtasun pribatuaren sektorean, estatuko hitzarmena ordezkatzeko

2022/11/02
ELAk deituta, segurtasun pribatuaren sektoreko langileek elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Bilbon, estatuko hitzarmena salatzeko. ELAk salatu du UGT, CCOO eta USO sindikatuek sinatutako 2023-2026 hitzarmenak handitzen duela sektore horren prekarizazioa eta pobretzea. Izan ere, 1.300 eurotik beherako soldatak jasotzen ditu, baita 1.800 ordutik gorako lan egutegia ere. Sindikatuak Hego Euskal Herriko administrazioei eskatu die ez ditzatela oinarritu beren zerbitzuak estatu mailako hitzarmen horretan.

ELAk salatu du, beste behin ere, Estatuko hitzarmenak negoziazioa blokeatzen duela 80. artikuluaren bidez, eta, beraz, sindikatuak beste bide batzuk jorratzearen alde egin du.