GIPUZKOAKO HONDARTZETAKO SOROSLEAK
ELAk sektoreko lehen hitzarmena izateko aurreakordioa lortu du
ELA sindikatuak (negoziazio mahaian % 85,71ko ordezkaritzarekin) aurreakordioa lortu du Sorosleen Federazio estatalarekin: lehen aldiz sektoreak hitzarmen propioa izango du, eta sektoreko 200 langileentzako hobekuntzak jasotzen ditu. Hitzarmenak 2024-2028 arteko indarraldia izango du, Gipuzkoako titulartasun publikoko kirol instalazioen hitzarmenarekin lan baldintzak parekatzeko aurrerapausoa.
Hurrengo urteetan %2,75ko igoerak izango dituzte. Horren ostean, urte horietan KPIak izan dituen igoerekin egueneratuko dira, erosteko ahalmena bermatu ahal izateko. Besteak beste, soldatetan ekiparazioa lortu da, zehazki, %37,48rainoko soldata igoerak izango dituzte sorosleek. Hobekuntza horiez gain, lehen eta bigarren urteko sorosleen arteko bereizketa kentzea lortu da eta lehen aldiz garraio plusa ere bermatzen da. Lanaldiari dagokionez, urtean 1.695 ordu lan egiten jarraituko dute, orain arte moduan, baina ez die soldata igoerei eragingo proportzionalki ekirapratuko delako.
Gainera, hitzartutakoa betetzen dela ziurtatzen da, eta 2028an sinatzen ez bada, egungo hitzarmenaren aplikazioa ziurtatuta dago hurrengo urteetan.Horregatik guztiagatik, urrats garrantzitsuak egin dira sektorea erregularizatzeko, lehen hitzarmen propio bat sinatuta. Hala ere, ELAk lanean jarraituko du langileen baldintzak hobetzeko.