EUSKALOIL (ARTEA)

ELAko hautagaia kaleratu du enpresak

2024/01/29
Bide judizialaz gain, elkarretaratzeak antolatu dira kaleratutako langilea berriro onartzea eskatzeko.

Arteako Euskaloil enpresak ELAko hautagaia kaleratu du otsailean hauteskunde sindikalak egin baino lehen, gainerako langileen aurrean ziurgabetasuna pizteko eta mezu antisindikala bidaltzeko. Hori dela eta, ELAk salaketa jarri du enpresaren aurka, askatasun sindikalerako eskubidea urratzeagatik.

ELAk uste du errepresio sindikalari erantzuten dion neurria izan dela. Bide judizialaz gain, langileek elkarreratzeak egin dituzte enpresaren aurrean kaleratutako langilea berriz onartzea eskatzeko eta askatasun sindikala errespetatu dadin exijitzeko.