EUSKALOIL

ELAren hautagaia kaleratzearen aurkako protesta

2024/02/07
Arteako Euskaloil enpresak ELAko hautagaia kaleratu du hauteskunde sindikalak egin baino lehen, askatasun sindikala urratuz. Erabakiaren aurka, mobilizazioa egin dute gaur langileek eta salaketa jarrita dago enpresaren aurka, askatasun sindikalerako eskubidea urratzeagatik.

 

Manifestazioa egin dute gaur Euskaloil enpresak hauteskunde sindikaletarako ELAko hautagaia kaleratzeko hartu duen neurri errepresiboaren aurka protesta egiteko. Ekintza sindikalak ez ezik, enpresak langilea berriz onartzeko eta hauteskunde sindikalak normaltasunez egiteko beharrezkoak diren bide judizialak abian dira. ELAk berresten du enpresak martxan jarritako neurri antisindikal honen aurkako oposizioa eta datorren astean ospatuko diren hauteskundeetan beldurra alboratzeko deia egin du.