OSTALARITZA

Elkarretaratzea Arabako hitzarmenaren alde

2023/12/06
ELA-LAB-UGT eta CCOO sindikatuok Arabako ostalaritzako hitzarmenaren negoziazioak bizi duen blokeo egoera salatzeko mobilizazio dinamika hasi dugu.

Arabako Ostalaritzaren hitzarmenaren negoziazioa 2021eko urrian hasi behar bazuen ere, patronalak atzeratzea erabaki zuen eta 2022ko urrira arte ez ziren hasi negoziazioak. SEA patronalak egindako proposamena sindikatu guztiek baztertu zuten, bajen osagarrietan murrizketak planteatzen ziren eta soldata igoerak KPI-tik beherakoak ziren, sektoreko langileen erosahalmena ez bermatuz. Gainera, sindikatuek aurkeztutako proposamenen gainean ez zen hitz egin. 

2023ko martxoan patronala mahaitik altxatu zen eta sindikatuok proposamenetan aldaketak egin ondoren, negoziaketei berrekin genien. Patronalaren azken proposamenak, ordea, murrizketak zekarren eta berriro ez ikusiarena egiten zen plazaratutako arazoen gainean: egutegien hobekuntza, fitxaketa sisteman proposatutako aldaketetan, lanaldiari buruzkoaok, KPI-aren erreferentziarik eza soldatetan, etab.

Sindikatuok uste dugu patronalak ez duela benetako borondaterik negoziatzeko eta ELAk, LABek, UGTk eta CCOOek ez dugu inolako murrizketarik onartuko hitzarmenean. Negoziazio mahaiaren blokeoaren aurrean, abenduan zehar mobilizazioekin jarraituko dugu.