BIZKAIKO KIROLDEGI ETA ZELAIAK

Elkarretaratzea EUDELek Bilbon duen egoitzaren aurrean

2024/04/15
Apirileko bosgarren greba eguna dute Bizkaiko kiroldegi eta zelaietan. Apirilaren 15ean EUDEL aurrean egin dute protesta, Bizkaiko udalen ardura maila garrantzitsua daukalako gatazkan. Ezin dugu ahaztu langileek ematen duten zerbitzuaren lehenengo arduradunak udalak direla; udalak dira zerbitzuaren emaileak, subkontratatutako enpresen bitartez bada ere.

ELAk oso positibotzat jo ditu orain arte egindako mobilizazioak; jarraipena, beste behin, oso zabala izan da: langileen % 90 baino gehiagok babestu dute greba.

Apirilaren 16a ere greba eguna deituta dago eta, momentuz, beste lau egun gehiago maiatzerako: 7, 8, 9 eta 10. Gogora dezagun 2.000 pertsonak egiten dutela lan sektorean, eta 2022ko abenduaren 31n amaitu zitzailea hitzarmena. Negoziazioan plantillaren egoera hobetzeko proposamenik ez badago, ELAk argi du mobilizazioen alde egiten jarraituko duela.