Elkartasuna Tolosaldea Buseko grebalariei

2018/07/17
Tolosaldea Buseko langileek hilabete honetan beteko dituzte sei hilabete greban. Diputazioaren menpekoa den Tolosaldea Busek zerbitzu diskrezionala egiten du. ELAko ehundaka ordezkari elkartu dira Diputazioaren egoitzaren aurrean langileei elkartasuna adierazteko eta erakunde publikoaren jarrera salatzeko.

Gaur arte ez dute inongo kontakturik edo erantzunik jaso Diputaziotik. Sinestezina da administrazio publiko batek modu honetan uko egitea bidezkoak diren aldarrikapenei. Era honetan, ELAk Gipuzkoako Diputazioari exijitu dio gatazka honi erantzun egoki bat ematea.