Emakumeek gizonek baino %35 gutxiago irabazten dute garbikuntza sektorean

2018/11/12
Garbikuntza sektoreak dituen aldarrikapen nagusi gisa kokatu nahi dugu lan bera egiten duten sektoreen artean dagoen arrakala desagerraraztea. Sindikatu honen iritziz soldata desberdintasun hau ez da kasuala; bere zergati bakarra generoarekin lotuta dago. Sektorerik feminizatuenetan daude soldata okerrenak eta kontratu prekarioak (lanaldi partzialekoak). Soldata desberdintasun hau arazo politiko larria da. Soldata aldea 3,500 eta 6.000 euro bitartekoa izan daiteke garbikuntza alorrean, hitzarmen eta lurraldeen baitan. Hots, aldea %35 gutxiago izatera hel daiteke.

Ditugun azken datuen arabera, EAEko emakumeok batez beste gizonek baino 7.552 euro gutxiago irabazten dugu, hots, ia %25 gutxiago. Soldata aldea 3,500 eta 6.000 euro bitartekoa izan daiteke garbikuntza alorrean, hitzarmen eta lurraldeen baitan. Aldea %35 gutxiago izatera hel daiteke sektore honetan.

 

Urtetan garbitasun sektorean aurrerapausoak lortu ditugu. Aspaldian emakumeak borrokatu ziren 35 orduko lan astearen alde, baita lortu ere. Gero, administrazioaren azpikontrata batzutan soldata parekatu zen, esaterako Osakidetzan, Aldundian eta udal batzutan. Helburuok lortzea oso zaila zirudien garai hartan.

ELAren ustez beste urrats bat egiteko garaia dugu. Sektoreak dituen aldarrikapen nagusi gisa kokatu nahi dugu lan bera egiten duten sektoreen artean dagoen arrakala desagerraraztea. Sindikatu honen iritziz soldata desberdintasun hau ez da kasuala; bere zergati bakarra generoarekin lotuta dago. Sektorerik feminizatuenetan daude soldata okerrenak eta kontratu prekarioak (lanaldi partzialekoak). Soldata desberdintasun hau arazo politiko larria da. Bere jatorria, generoen araberako lanaren segregazioa, aberastasunaren banaketa bidegabea eta, sarritan, administrazioek ezartzen dituzten murrizte politikak.

Administrazioaren ardurapeko eremuetan adibide argi bat: Bi sektore ditugu; batetik, kale-garbitasuna, batez ere gizonek egiten dutena, eta bestetik, eraikin eta lokalen garbitasuna. Biak %100ean administrazioak azpikontratatu ditu, baldintza-agirien eta lizitazio publikoaren menpe daude, baina soldata oso desberdinak ordaintzen dira eta kontratu mota ere okerragoa da emakumeentzat (lanaldi partziala oso hedatua da), baita kategorien arteko segregazioa ere (sektore feminizatuetan gizonak beti daude kategoria onenetan: espezialistak, arduradunak...). Soldata aldea 3,500 eta 6.000 euro bitartekoa izan daiteke, hitzarmen eta lurraldeen baitan.

Berdintasunerako 3/2007 Lege Organikoaren 14. artikuluak dioenez, botere publikoen jardunbideek aintzat hartu beharko dute, besteak beste, lan segregaziorik ez gertatzea eta soldata desberdintasuna amaiaraztea. Horregatik, ELAk soldata arrakala desagertzeko aldarrikapena Gipuzkoako Aldundiaren garbitasun sektorera eraman zuen, baita lortu ere: Garbitzaileek 23.183 euroko soldata jasoko dute, kale-garbitzaileek adina.

Gipuzkoako komisaria eta epaitegiak garbitzen dituzten emakumeek hilabetetik gora daramate greban helburu bera, 23.183 euroko soldata, lortzeko. Eskari bera eramango dugu Bizkaira ere. Gure proposamena Segurtasun sailari aurkeztu diogu, eta hau oraintxe baldintza-agiriak idazten ari da.

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu koherentea izan dadila joan den martxoaren 8an egindako adierazpenekin: orduan esan zuen grebarekin bat etorri ez arren haren helburuekin bat zetorrela. Administrazioak arazo larri honi amaiera emateko busti egin behar du, eta hitzetatik egintzetara pasa. Erreferentzia positiboak ezinbestekoak dira.

Aurten eta datorren urtean negoziazio-mahai ugari dago irekita garbitasun sektorean, aipatutakoez gainera, Bizkaiko Aldundian, Hezkuntzan eta EAEko udal askotan. Administrazioak aukera nahikoa izango du erakusteko benetako berdintasunaren alde jokatzen ari dela.

ELAk negoziazio kolektiboan erreferentzia berriak ezarri nahi ditu, genero-analisi eta -aldarrikapenak plazaratuz; horregatik, sektore honetan kanpaina bati ekingo diogu emakumeek ere gizonen sektoreko soldatarekin parekatzeko.