EMTERSPORT-eko langileek 14 greba egun deitu dituzte

2020/01/24
EMTESPORTeko langileek –Barakaldoko UKEaren menpeko zentroetako kirol-kudeaketan, sorosle-postuetan eta sarbide-kontroletan aritzen direnek– greban berriro hastea erabaki dute, enpresak batere negoziazio-borondaterik ez erakusteagatik, ez baita makurtu ezta langileekin hitz egitera ere.

Grebarako hautatu dituzten egunak hauexek dira: urtarrilaren 27, 28, 29, 30 eta 31, eta otsailaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9. Ez dute baztertu mobilizazio gehiago egitea, enpresak ez badu agertzen negoziatzeko asmorik.

Barakaldoko UKEko kirol-zentroetako langileek Barakaldoko herritarrak bultzatzen dituzte greba-mobilizazioekin bat egitera.